XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Horrela egon, maitea, horrela; geldi, begiak ireki gabe; utziozu irudimenari bide egiten.
Sentitzen nauzu zure atzean, oso hurbil, maitea?
- Bai, sentitzen zaitut.
- Sentitzen duzu nire hatsaren epeltasuna zure lepagainean?
Nire esku leunen laztanak zure bizkar izerditutik behera irristatzen?
- Bai! Bai! Mmmm! Mmmm! Zelako plazerra!
- Ni ere asko gozatzen ari naiz zurekin, maitea. Zer nahi duzu egitea, panpox horrek?
- Jarraitu laztantzen, mesedez; gelditu gabe. Aiii! Aiii!
- Beheraxeago? Honela?
- Bai, horrela. Arf! Arf!
-Hurbilduko naiz pixka bat gehiago zugana. Honela.
- Sumatzen duzu orain nire bular zabaleko kizkur kirikolatuen azkuratxoa bizkarreko azalean?
- Bai! Zein gauza bitxia! Argfs! Argfs!
-Nire zilarrezko sastagaia gori-gori dago.
- Sentitzen duzu haren kontaktua ipurmasailen artean?
-Bai! Bai! Gña! Ufs!